Data aldaketak izango dira N-634 errepidean egingo diren lanetan

2023ko martxoaren 22aData aldaketak izango dira N-634 errepidean egingo diren lanetan

Atzo iragarritako Itziarra doan N-634 errepidean egingo diren lanetan data aldaketak izan dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak ondorengoa jakinarazi du:

“N-634 errepideko 38,350 eta 43,260 KPen artean, Deban, bidezoruaren egitura birgaitzeko lanen” obrengatiko murrizketei buruzko OFI-C-2023-0453 ofizioari dagokionez, honako zuzenketa hau egiten da datei dagokionez:

Lanek apirilaren 17tik ekainaren 8ra arte iraungo dute, eta martxoaren 23tik martxoaren 31ra bitarteko aldian murrizketak bertan behera geratuko dira, asfalto-planta konpontzeko lanengatik.