Datorren astelehenean, hilaren 14an, zabalduko da Uda Kirola 2021 programarako izen-ematea Deban erroldatutako haur eta gazteentzat

2021/06/09
Surf, body board, arraun surf eta surf skate eskaintza zabala prestatu du udal kirol zerbitzuak aurtengo udarako.

Iristear da uda, eta berarekin batera, Uda Kirola 2021 programa. Urtero bezalaxe, Debako Udaleko kirol sailak hainbat ikastaro eskainiko ditu aurtengo udaran ere.

Ikastaroek bost eguneko iraupena izango dute; astelehenetik ostiralera bitartean. Lehen txandak ekainaren 28an hasiko dira,  eta abuztura bitarte, astero-astero eskainiko dira. Aurten, surf skate-a ere eskainiko da, eta SUP Arraun surfa egiten dutenek BIG SUP saio bat izango dute. 

Surfa (8-16 urte bitartekoentzat)

Body boarda (6-16 urte bitartekoentzat)

  • Bi txanda, goizez: 10:00-11:30 eta 11:45-13:15
  • Prezioa: 55€*
  • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 4
  • Beharrezkoa da igerian jakitea
  • Txanda bakarra, arratsaldez: 17:00-18:30
  • Prezioa: 55€*
  • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 4
  • Beharrezkoa da igerian jakitea

Surf skate-a (6-16 urte bitartekoentzat)

SUP Arraun Surfa (8-16 urte bitartekoentzat)

  • Txanda bakarra, arratsaldez: 17:00-18:30
  • Prezioa: 55€*
  • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 5 
  • Txanda bakarra, arratsaldez: 17:00-18:30
  • Prezioa: 55€*
  • Taldea osatzeko gutxieneko pertsona kopurua: 5
  • Beharrezkoa da igerian jakitea

*Debako haur eta gazteentzat lehen ikastaroak prezio berezia izango du.

Izen-ematea turismo bulegoan egin beharko da. Horretarako, izen-emate orria dagokion bezala bete, eta esku orrian azaltzen den kontu korrontean egindako transferentziaren ordainagiriarekin batera entregatu beharko da. Izena emateko epea datorren astelehenean, 2021eko ekainaren 14an, hasiko da Debako haurrentzat; gainontzekoek hilaren 17tik aurrera egin ahal izango dute.

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 19 24 52 telefonora edo idatzi turismoa@deba.eus helbidera.

Oharra: emailez edo telefonoz jasotako eskaerak kontuan hartuko ditugu astelehenetik aurrera; baina lehentasuna emango zaie bulegora hurbiltzen direnei.

ESKAINTZA

IZEN-EMATE ORRIA