Gaur zabaldu da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

2019ko apirilaren 5aGaur zabaldu da Kolorez Blai udalekuetan izena emateko epea

Debako Kolorez Blai udaleku irekietarako izen-ematea gaurtik apirilaren 12ra bitarte egongo da zabalik. Informazio gehiagorako, deitu 943 191 383 / 688 623 996 telefonoetara edo idatzi koloreanitz@gmail.com helbidera.

Kolore Anitz aisialdi taldearen eskutik, KOLOREZ BLAI udaleku irekiak datoz Debara. Bi txanda egongo dira: lehendabizikoa, uztailaren 1etik 12ra; eta bigarrena, uztailaren 16tik 26ra. Aurreko urteetan bezalaxe, udalekuak goizez izango dira, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00era; Luzaro ikastetxean (Itziarko bidea, Deba).

Lehenengo txandan HH5, LH1 eta LH2ko haurrek hartuko dute parte; hau da, 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaio direnek. Bigarrenean, aldiz, LH 3-4-5-6koak (2010-2009-2008-2007 urteetan jaiotakoak) izango dira protagonistak.

Kolorez blai udalekuetan izena emateko epea gaur zabaldu da, apirilak 1. Interesatuek pare bat aste izango dituzte haurrak udaleku irekietan apuntatzeko; izan ere, izen-emate epea hilaren 12an bukatuko da. Plazak mugatuak dira; beraz, plaza kopurua gaindituz gero, zozketa egingo da izena eman dutenen artean. Hala ere, zozketa horretan herritarrek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda apirilaren 17an jakinaraziko da eta onartuak izan ez direnei dirua itzuliko zaie.

Izen-ematea behin betikoa izan dadin, izen-emate fitxa bete eta ordainagiriarekin batera Zuhatzan (Ifar kale 12, behea) entregatu beharko da honako ordutegian:

  • Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 18:00-20:00

  • Astearte eta ostegunetan: 09:00-11:00

Aurten, online ere eman daiteke izena, lotura honen bitartez: https://forms.gle/pFaENSizrRiyvy399

Ekainaren 28ean, ostirala, gurasoentzako bilera bat egingo da arratsaldeko 19:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kolore Anitz aisialdi taldearekin 943 19 13 83 / 688 623 996 telefonoetan edo koloreanitz@gmail.com helbidean.