Deba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen pasealekua amaitu da

2021ko urriaren 1aDeba eta Mutriku lotzen dituen oinezkoen pasealekua amaitu da

Gipuzkoako Foru Aldundiak Mutrikuko Ondarbeltz hondartzaren eta Debako zubiaren arteko oinezkoentzako pasealekua eraikitzeko obrak amaitu ditu. Horrela, jendeak kostaldeko bi herrien arteko sei kilometroak oinez egin ahal izango ditu, galtzadan ibili beharrik izan gabe.