Deba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren obrak hasteko lehen urratsa eman da

2020ko urriaren 31aDeba eta Mutriku lotzen dituen zubiaren obrak hasteko lehen urratsa eman da

Debako eta Mutrikuko udalek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatuta, 2018an Deba eta Mutriku lotzen dituen zubian izandako kalteak konpontzeko hurrengo fasearekin hasteko oinarria jarri da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera, urte amaieran hasiko dira lan hauek. Behin obraren esleipena eginda, 41 aste iraungo dute lanek. Orain egingo diren lan hauetarako aurrekontua hiru milioikoa da.