Debabarrena eskualdeko partaidetza prozesua

2015ko ekainaren 4aDebabarrena eskualdeko partaidetza prozesua

Aurrera doa Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Debabarrena eskualdean (Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze) zertan erabili erabakitzeko partaidetza prozesua.

Proposamen horiek aztertu eta batzuk ale batera utzi dira, bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea, hau da, herri bat baino gehiagotan garatzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.

 Kontuak kontu, 52 proposameneko zerrenda jarriko da mahai gainean hautatzeko (erantsita bidaltzen direnak). Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak:

  • Berrikuntza eta jakintzaren sustapena
  • Landa garapena, mendiak eta habitatak
  • Turismoa
  • Berdintasuna, parte hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza
  • Gizarte politika
  • Ingurumena
  • Kultura, gazteria eta kirola
  • Mugikortasuna eta bide azpiegiturak

IKUSI PROPOSAMENEN ZERRENDA

Proposamen horietatik 10 aukeratzeko batzar irekia egingo da ekainaren 11an. Batzarrean parte har dezakete Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko herritarrek.

Eguna: ekainaren 11a, osteguna

Ordua: 18:30

Lekua: Elgoibarko Kultur Etxea (Kalebarren plaza 3)

52 proposamen horietatik 10 lehenetsiko ditugu. Ondoren, Foru Aldundiari hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaio, egitasmoen bideragarritasuna aztertzeko. 

Parte hartu!