Debabarrenak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko du FITURen
2017ko urtarrilaren 18aMadrilgo Nazioarteko Turismo Azokak gaur ireki ditu ateak. Bertan, Debabarreneko eskualdea naturaz eta turismo jasangarriaz gozatzeko helmuga modura promozionatuko da datorren igandera arte; horixe baita, funtsean, aurtengo edizioaren leitmotiv nagusia: turismo jasangarriaren sustapena.