Debabarreneko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko azken egunak

2025ko irailaren 8aDebabarreneko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko azken egunak

Prestakuntza urritik ekainera bitartean egingo da, eskualdeko hainbat udalerritan. Matrikula epea irailaren 19an amaituko da eta plazak mugatuak dira.

Debabarrenako eskualdean "Aisialdiko Begirale Ikastaroa 2025-2026" egingo da, aisialdiko begirale titulu ofiziala lortu nahi dutenentzat. Eskualdeko udalerriek bultzatutako ikastaro honek aisialdi hezitzailearen eta haur eta gazteekin esku hartzearen arloan gaitzeko aukera eskaintzen du.

Ikastaroa urria eta ekaina bitartean egingo da, aurrez aurreko saioekin, honela banatuta:

  • 9 larunbat

  • 3 asteburu

Larunbatetako saioak Debabarreneko bi herritan egingo dira eta izena eman duten ikasleen jatorriaren arabera zehaztuko dira. Bestalde, asteburuko saioak La Arboleda aterpetxean izango dira.

Ikastaroaren prezioa 300 eurokoa da, eta Debabarrena erroldatutako pertsonentzat tarifa murriztua 150 eurokoa izango da. 

Izena emateko epea irailaren 19an amaituko da eta plazak mugatuak direnez, matrikula lehenbailehen egitea gomendatzen da. Inskripzioa online inprimaki honen bidez egiten da:
https://labur.eus/debabarrenabegirale

Informazio gehiago nahi izanez gero, eibarrenkebai@gmail.com helbidera idatzi edo 943 708 426 edo 688 854 965 telefonoetara dei daiteke. 

Ikastaro honek Debako, Eibarko, Elgoibarko, Mendaroko, Mutrikuko eta Soraluzeko udalen eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gaztetxo Eskolaren babesa du.