DebaDaba jaialdia, asteburuan, Deban
2024ko ekainaren 5aEkintza egitarau anitz bezain zabala antolatu da, adin guztiei zuzenduta, datorren ostiral zein larunbaterako, ekainak 7 eta 8.
Zurrunbilo Elkarteak eta Yako zein Ipar surf eskolek, Debako Udalaren laguntzarekin, antolatuta, asteburu honetan ospatuko da DebaDaba jaialdia, adin guztiei zuzendutako kultur, kirol zein aisialdi ekintzekin.
Jaialdiaren egitaraua
Ostirala, ekainak 7:
• 14:00-16:00: Jolasak hondartzan Luzaro eta Gaztelekuko LH 4 eta 5 mailako haurrentzat. Eguraldi txarra egingo balu, Luzarora lekualdatuko da ekintza.
• 16:30-17:30: Capoeira HH5etik LH3 bitarteko haurrentzat, hau ere hondartzan. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian.
• 16:30-17:00: ARBASO ekintza, LH4-DBH4 bitarteko haur eta gazteentzat, hau ere hondartzan eta euriarekin, frontoian.
• 18:30: Yoga saioa 55 urtetik gorakoentzat hondartzako muralan; eguraldi txarrarekin frontoian.
• 20:00: Bidelapurrak eta Pelax taldeen kontzertua Kultur Elkartean. Sarrerak salgai 5 eurotan-. Eguraldi txarrarekin kontzertua Gaztetxean egingo da.
Larunbata, ekainak 8:
9:00-11:00: Surf saioa haur eta gazteentzat.
10:00-15:00: Artisau azoka Kresala parean edo estalitako pasealekuan txarre eginez gero.
10:00-12:00: Jonan Etxeberria:
- Emakumeentzako sokorrismoa | 10:00.
- Gazteentzako sokorrizkoa | 11:00.
11:00: Surf hastapena eta ur jolasak emakumeentzako
17:00: Slackline tailerra Ondargainen eta txarra eginez gero estalitako pasealekuan.
20:00: Filipe Courten kontzertua Ondargainen eta euria eginez gero gaztetxean.
Hala eskatzen duten jardueretarako izen-emateak Yako eta Ipar surf eskoletan egin daitezke, baita turismo bulegoan ere.
Debako Udalak DebaDaba jaialdian parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei, aisialdiaz, kulturaz eta kirolez betetako asteburu batez gozatzeko.