Debak "Bullying-egoerak minimizatzeko inguru seguruak nola sortu" hitzaldia hartuko du urriaren 23an, Treba Gurasoak programaren baitan
2025ko urriaren 15aHitzaldia arratsaldeko 18:00etan izango da, Ispiluen Gelan, eta bullying-a prebenitzeko eta haur eta nerabeentzako ingurune seguruak sustatzeko tresnak eskaintzea du helburu. Saioa haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta dago.
Datorren urriaren 23an, 18:00etan, "Bullying-egoerak minimizatzeko inguru seguruak nola sortu" hitzaldia eskainiko da Debako Ispiluen Gelan, bullyingari aurrea hartzeko eta gazteentzako ingurune seguruak sortzeko. Ekitaldia Treba Gurasoak programaren baitan eskainiko da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena, alegia.
Hitzaldia Ortzadarrek emango du, eskola jazarpenaren prebentzioan espezializatutako erakundeak, eta bullying portaerak murrizteko tresnak eta baliabideak ematea du helburu, haur eta nerabeentzat giro seguruak eta errespetuzkoak sortzea sustatuz.
Hizketaldia haur zein nerabeen gurasoei zuzenduta dago, haien gizarte-ingurunean espazio seguruak sortzearen garrantzia ezagutu nahi dutenentzat. Informazio gehiago jasotzeko, interesa duten pertsonek gazteriakirola@deba.eus edo kultura@deba.eus helbideetara idatzi dezakete edo 943 19 28 40 telefono zenbakira deitu.