Debak gazteentzako Xake Festa hartuko du abuztuaren 1ean
2026ko uztailaren 14a16 urtez azpiko gazteei zuzendutako txapelketa goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko da, Debako Aldats pilotalekuan. Parte hartu nahu dutenek , ezinbestekoa izango dute uztailaren 29ra bitartean izena ematea Turismo Bulegoan edo online, esteka honetan.
Datorren abuztuaren 1ean, Debako Aldats pilotalekuak Xake Festa hartuko du berriro ere, San Roke xake taldeak antolatuta. Gazteei zuzendutako jardunaldi honen helburu nagusia xakearen praktika sustatzea da, 16 urtetik beherako parte-hartzaileei kirol eta aisialdirako ohikoaz bestelako aukera erakargarri bat eskaintzearekin batera.
Lehiaketari dagokionez, suitzar formatuan jokatuko da. Guztira sei txanda jokatuko dira, eta partida bakoitzak 10 minutuko iraupena izango du. Txapelketak izaera ludikoa eta adiskidetsua izango du, hasiberriei zein esperientzia handiagoko jokalariei beren trebetasunak neurtzeko eta, batez ere, xakeaz giro atsegin batean gozatzeko aukera eskaintzeko.
Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da, Aldats pilotalekuan. Parte-hartzaile kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da. Hala, interesdunek uztailaren 29ra bitartean izango dute izena emateko epea Turismo Bulegoan, edo online, esteka honetan.