Debak herri lagunkoiaren eredua aztertuko duen hitzaldia hartuko du datorren astearten, ekainak 17

2025ko ekainaren 12aDebak herri lagunkoiaren eredua aztertuko duen hitzaldia hartuko du datorren astearten, ekainak 17

Zaintza Ekosistemaren prozesuaren baitan kokatuta, jardunaldia herritar ororentzat irekia izango da eta bertan herri lagunkoi bat zer den eta hori Debako Zaintza Ekosisteman nola barneratu azalduko da, Debako herria adin guztiekin lagunkoiagoa izan dadin. Hitzaldia doakoa izango da eta 10:30etatik 12:00etara izango da Debako Nagusien Etxean.

Datorren ekainaren 17an, Debako Nagusien Etxeak informazio-saio bat hartuko du, herriko "Zaintza Ekosistema" eraikitzeko prozesuaren baitan kokatuta. Ekitaldia 10:30etatik 12:00etara izango da, eta herritarrentzat irekita egongo da. 

Saioak herri lagunkoiaren eredua izango du hizpide eta hortik abiatuta, herri lagunoia izatea zer den eta eredu hori Debako Zaintza Ekosisteman nola barneratu azalduko da, modu horretara udalerria adin guztiekin lagungoiagoa izan dadin. 

Horretarako, besteak beste, "Zaintza Ekosistema" zer den eta Deban iaz jarraitutako prozesuaren nondik-norakoak azalduko dira. Ondoren, herri lagunkoiaren ereduaren xehetasunak ezagutaraziko dira, horiek Debako Zaintza Ekosistemaren baitan jasotzeko bideak bilatzeko. 

Proiektu hori Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME) lerrokatuta dago, zahartze aktiboa sustatzen baitu. Programa honen bidez, adinekoen begirada bultzatu nahi da, gizarteari egiten dioten ekarpena balioan jarriz eta haien ongizatea sustatuz, gizartearen parte aktibo izaten jarrai dezaten.

Gainera, proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du eta horrek indartu egiten du Deban zahartze aktibo eta zaintza iraunkorreko eredu baten aldeko konpromisoa.

Debako Udalak herritarrei hitzaldira bertaratzeko gonbita luzatzen die Zaintza Ekosistemaren eta herri lagunkoi baten alde elkarrekin urratsak ematen jarraitzeko.