Debak San Juan eta San Pedro egunak ospatuko ditu tradizioz beteriko jarduerekin
2026ko ekainaren 19aEkainaren 23an, 24an eta 28an kalejirak, dantzak, sua eta bestelako ekitaldi sinbolikoak izango dira, herritar ororen gozamenerako.
Uda iristearekin batera, haurrek, gazteek eta helduek San Juan eta San Pedroko ospakizunez gozatu ahal izango dute, kultura, parte-hartzea eta tradizioa uztartzen dituen programazio baten bidez.
Ekainaren 23an, asteartea, San Juan bezperan, 21:00etan Kalez Kale txistularien kalejira izango da, herriko kaleak girotuz eta alaituz. 22:00etan, Gure Kai Dantza taldeak bere dantza tradizionalak eskainiko ditu sua piztearekin batera. Ondoren, trikitilariek girotuko dute plaza.
Ekainaren 24an, asteartea, San Juan egunean, ohiko zuhaitza jarriko da Foruen plazan. Ondoren, 11:30etan, meza ospatuko da Santa Katalina ermitan.
Ekainaren 28an, igandea, San Pedro bezperan, 21:00etan berriz ere txistulariekin kalejira egingo da. 22:00etan, zahagien erreketa izango da Plaza Zaharrean, La Lubina elkartearen laguntzaz. Bestalde, Musika Eskolako dantzarien parte-hartzearekin, jai giro artistiko eta koloretsua sortuz.
Debako Udalak herritar guztiak eta egun hauetan udalerrira hurbiltzen diren pertsonak ospakizun horietara bertaratzera gonbidatzen ditu.