Debako 2020ko Beldur barik lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu da
Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu beharko dute. Alegia, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi beharko dute. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.
Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira.
Debako SARIAK:
1. Kategoriako saria (12 – 13 urte): 100€
2. Kategoriako saria (14 - 18 urte): 100€
3. Kategoriako saria (19 -26 urte): 100€
Lanak aurkezteko epea azaroaren 5ean amaituko da.
Debako sari banaketa azaroaren 13an izango da, ostiralean, arratsaldeko 19:00etan, Agirre Jauregiko Ispiluen Gelan.
Informazio gehiago: Gaztelekuan (debakogaztelekua@hotmail.es) eta Udaletxean - Berdintasun zerbitzuan (berdintasuna@deba.eus)
LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO BALDINTZAK