240 haurrek gozatu ahal izango dute aurten udaleku irekietan

2021ko maiatzaren 7a240 haurrek gozatu ahal izango dute aurten udaleku irekietan

Udaleku hauen helburu nagusia herriko haurrei aisialdiaz disfrutatzeko aukera ematea da, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile, gizarteratzaile eta osasungarrian. Haur Hezkuntza 3tik Lehen Hezkuntzako 6. maila bitarteko haurrei zuzendutakoa da eskaintza. Izena emateko epea maiatzaren 14ra arte dago zabalik. Udaleku irekiak, uztailaren 19tik 30era egingo dira, 9:30etik 13:00etara.