Debako baserritarren azoka eta hurbileko salmentari buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko prozesua egingo da

2021ko otsailaren 5aDebako baserritarren azoka eta hurbileko salmentari buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko prozesua egingo da

Debako Udalak eta Debemen Landa Garapen Elkarteak hausnarketa-prozesu bati ekin diogu, Landaola Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Elika Fundazioak sustatutako "Gipuzkoako Azoken sarea" izeneko proiektuaren baitan.

Partaidetza-prozesuaren helburua Debako baserritarren azokari buruz hausnarketa konpartitua egitea da, Debako baserritarren, ekoizleen, kontsumitzaileen… behar eta interesak kontuan hartuta bertako produktuen azoka balioan jarri eta etorkizunera begirako sustapen-plan bat egiteko.


Testuinguru honetan, Debako herritarrek Debako baserritarren azoka eta hurbileko salmentari buruz duten iritzia ezagutzeko prozesua gauzatuko da. Bileren bitartez, eta modu zabalean herritar guztiei bideratutako galdetegia betetzeko aukera eskainiz. 

Hortaz, azokari buruz eta gertuko salmentari buruz duzuen iritzia ezagutzeko galdetegia betetzera gonbidatzen zaituztegu.