Debako Caritas elkartearen udako kanpaina bukatzear da
2017ko irailaren 1aCaritas elkarteak udako kanpaina arrakastatsua izan du aurten. Abuztuan zehar egindako tonbolan boleto guztiak saldu dira eta sari ugari banatu dira parte-hartzaileen artean. Irailaren 9rako Amancio Pradaren kontzertu solidarioa antolatu dute Santa Maria Elizan eta sarrerak dagoeneko salgai daude turismo bulegoan.