Debako erromesen aterpetxea berriz zabaldu da
2022ko maiatzaren 13aBi urte baino gehiago egon ondoren, Debako GELTOKIA aterpetxea 2022ko apirilaren 25ean ireki zen, pandemiaren osteko mugak ezarrita, hartzen den jende kopurua erdira murriztuta, barrualdean distantziak mantenduta, etab. Berriz zabaldu denean etorritako lehen erromesa frantziar bat izan zen, Onintza Regil boluntarioak artatutakoa, argazkian ikus daitekeen bezala.