Debako euskararen historia soziala berreskuratzeko lanak jarraipena izango du

2020ko martxoaren 11aDebako euskararen historia soziala berreskuratzeko lanak jarraipena izango du

Frankismo garaira arteko historia eta testigantzak, neurri batean bederen, jaso diren arren, ez da lana amaitutzat jotzen. 2020-2022 aldian beste ikerketa-proiektu bat garatzea adostu da eta datozen urteetarako lan ildoa edo arreta, bereziki, hezkuntza sisteman jarriko da. Herritarrei, izan dezaketen informazioa martxoa amaierarako helarazteko eskaera egin nahi die udalak.