Debako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana 2013-2016

2013ko azaroaren 11aDebako Garapen Jasangarrirako Ekintza Plana 2013-2016

Debako udalak, Ekintza Plan berri bat egiten dihardu, Debako etorkizuna eraikitzeko xedeak eta estrategia nagusiak integratuko dituenak. Hau osatzeko, Debako herritarren partehartzearekin kontatu nahi du. Hori dela eta, datorren asteleazkenean, azaroaren 13an, Debako Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 18:30ean egingo den saioan parte hartzeko gonbita luzatu nahi du.

Landuko diren gaiak:

  • Planaren aurkezpena
  • Diagnostikoaren aurkezpena eta kontrastea
  • Taldekako lana:Debako Helburu nagusien eta ildo estrategikoen gaineko proposamenak
  • Ondorioak
  • Hurrengo bileraren definizioa

Animatu zaitezte eta parte hartu!

Informazio gehiagorako klikatu aurkezpena