Debako Gaztelekuak amaiera eman dio gazteentzako jardueraz betetako udari

2025ko uztailaren 29aDebako Gaztelekuak amaiera eman dio gazteentzako jardueraz betetako udari

Gozamena, abentura eta hezkuntza ez dira falta izan udako programan, kirol jardueretatik hasi eta hezkuntza bidaietaraino. Uztaila bereziki aktiboa izan da: uretako parkeetara irteerak, aire zabaleko abenturak eta esperientzia bikaina egin dute gazteek Murillo de Gállegon.

Debako Gaztelekuak amaiera eman dio 2025eko udako programari, udalerriko gazteentzat diseinatutako hainbat astetako jarduera-egitaraua bete ostean. Beste behin ere, adinaren arabera antolatutako proposamenak jarduera ireki eta partekatuekin uztartu dira, aniztasunaren eta elkar-gozatzearen aldeko apustua eginez.

Ekaineko jarduera nabarmenen artean, hondartzako ohiko futbol txapelketa, “Herri arteko Gaztekirol txapelketa” eta kayak eta paddle surf eskolak egin ziren, azken hori Debakayakekin lankidetzan.

Uztailan, egutegia oso bizia izan da: 2010ean eta 2009an jaiotakoek Labenneko ur-parkea bisitatu zuten; 2011koek asteburua igaro zuten Oñatin; 2012koek abentura-egun bat bizi izan zuten Mendexan eta beste bat Mutrikuko igerilekuetan; eta 2009koek hilabetea Elorrion egindako parrillada batekin amaitu zuten. Nerabide programak ere ekintzak antolatu ditu, hala nola Hernaniko igerilekuetara egun osoko irteera bat.

Beste jarduera aipagarri bat ikasturtean zehar hezkuntza-prozesuan parte hartu duten 2010eko taldearekin egindako Murillo de Gállego-ko irteera izan da. Han bi gau igaro zituzten, rafting eta hidrospeed bezalako jarduerak eginez Gállego ibaian, Riglos inguruan. Esperientzia honek urtean zehar egindako lanari amaiera borobila eman zion.

Gaztelekua dagoeneko hasia da datorren ikasturtea prestatzen, 2012an jaiotako gazteei eta Gaztekirola taldeari zuzendutako hezkuntza-prozesu berriekin. Udako garaia bizia eta aberasgarria izan ondoren, taldeak indarrak berritzeko eta datorren ikasturteari ilusioz aurre egiteko animatzen du.