Debako Haurreskolan 2025-2026 ikasturterako matrikulazioa
2025ko apirilaren 9aFamilia interesdunek apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, online zein aurrez-aurre. Horrez gain, apirilaren 28an ate irekien jardunaldia egingo da haurreskolako instalazioak eta hezkuntza-proiektua ezagutzeko.
Debako Haurreskolak apirilaren 22an irekiko du 2025-2026 ikasturterako matrikulazio-epea, 2024 eta 2025ean jaiotako haurrentzat. 0-2 urte bitarteko doako zerbitzu publiko honen helburua da kalitatezko hezkuntza goiztiarrerako sarbidea erraztea eta txikienen garapen integrala sustatzea.
Eskaera-prozesua
Eskaerak apirilaren 22tik maiatzaren 9ra bitartean aurkeztu ahal izango dira, bai telematikoki, baita aurrez aurre ere, haurreskolan bertan (Anguleru kalea, 2).
Edozein zalantza argitzeko, interesdunek 943 192 081 telefonora deitu edo deba.deba@haurreskola.eus helbidera idatzi dezakete.
Ate Irekiak
Era berean, apirilaren 28an ate irekien jardunaldia egingo da, 16:30etik 18:00etara, Haurreskolaren instalazioetan espazioa eta hezkuntza proiektua ezagutzeko.