Debako hondartzako bandera gorriari buruzko oharra
2025ko uztailaren 29aGaurko egunez marmoken presentzia atzeman da Debako hondartzan. Ondorioz, bandera gorria jarri da eta dagoeneko 10 ale atera dira uretatik. Ezarritako protokoloari jarraituz, eta erabiltzaileen segurtasuna bermatze aldera, bainua debekatuta egongo da hurrengo bi orduetan.
Denbora horretan marmoka gehiagorik ez badago, bainua librea izango da berriro. Hala ere, beste marmokaren bat atzematen bada, debekua beste bi orduz luzatuko da, eta prozesu hori errepikatu egingo da, beharrezkoa den heinean.
Debako Udalak segurtasun-jarraibideak errespetatzeko eskatzen die hondartzako erabiltzaileei, guztion segurtasuna bermatzeko.