Debako I. mural/grafiti sariketak baditu finalistak

2017/07/06
Bozkatzeko epea amaituta, Udalak lehendabizikoz antolatu duen lehiaketa honek baditu dagoeneko lau finalista. Hautatuek uztailaren 16an egingo den jendaurreko ekitaldian gauzatu beharko dituzte beren proposamenak.

Dagoeneko ezagutzen ditugu Debako I. mural / grafiti lehiaketako lau finalistak. Lehiaketaren lehen fasean 9 lan aurkeztu ziren guztira eta epaimahaiak, ekainaren 19an bilduta, bere aukeraketa egin zuen. Sormen, originaltasun eta kalitate irizpideei jarraituz, aurkeztutako proposamen guztietatik 7 hautatu zituen, azken erabakia herritarron esku utziz.

Astebeteko epea egon da aurrez hautaturiko 7 proposamenen artean gustukoena aukeratzeko. Ekainaren 23, 24 eta 25ean Agirre jauregian aurrez aurre bozkatzeko aukera izan dugu eta pasa den astean zehar www.deba.eus webgunearen bitartez. Behin bozkatzeko epea amaituta, lortu diren emaitzak honakoak dira:

Z.

 

IZENA

BOTOAK WEB ORRIAN

BOTO PRESENTZIALAK

GUZTIRA

1

RICE

6

-

6

2

SORTWO

103

2

105

3

MARACA

223

4

227

4

NOME SUPER HEURE

87

2

89

5

ENEKO

129

1

130

6

WILLY

126

3

129

7

BORJA

80

1

81

Guztira 780 boto erregistratu dira; 13 presentzialak eta 767 web orriaren bitartez. Epaimahaikideek aukeratutako zazpi proposamenentatik bozkatuenak MARACA (3.zenbakia), ENEKO (5.zenbakia), WILLY (6.zenbakia) eta SORTWO (2.zenbakia) izan dira; 227, 130, 129 eta 105 botorekin, hurrenez hurren.

Beraz, lau hauek dira finaleko fasea pasatu eta Udalak antolatu duen jendaurreko ekitaldian euren lanak gauzatuko dituztenak. Ekitaldia Debako kaleetan zehar burutuko da 2017ko uztailaren 16an eta horretarako, 3,60x2,40m inguruko panelak jarriko dira parte-hartzaileen eskura. Hautatutako proposamenak goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara bitartean egin beharko dira, betiere bozeto originalarekin bat etorriz.

Behin amaituta, lana zuzen exekutatu eta amaitu dela ziurtatuko du epaimahaiak eta artistek 1.000 euroko ordaina jasoko dute.