Debako Kabalgata taldeak herritarren laguntza eskatu du Erregeen kabalgatarako
2025ko abenduaren 4aInteresdunek mezua bidali behar dute erregekabalgatadeba@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta kontaktu zenbakia adieraziz. Urtarrilaren 2an bilera bat egingo da Udaletxeko areto nagusian, parte hartzaile, paje eta laguntzaile guztientzat, kabalgataren inguruko xehetasunak eta egitekoak bertan azalduko dira; halaber, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 2an haur eta helduentzako apaingarri tailerrak egingo dira Kultur Elkarteko liburutegian, 18:00etatik 20:00etara.
Gabonetako data bereziak gertu ditugun honetan, Debako Errege Kabalgata antolatzen duen taldeak prestaketa lanetan buru-belarri dihardu urrian hasitako lanari jarraipena emanez. Herriko haurrek urtero bizitzen duten ilusioz beteriko ekimen hau bizirik mantentzeko asmoz, antolatzaileek herritarren parte-hartzea eskatu dute.
Antolakuntza taldearen helburua argia da, herri ekimen hau ohitura izaten jarraitzea. Horretarako, hainbat arlotan laguntza behar da; paje bezala parte hartzea, ibilbideko antolaketa eta zaintza lanetan aritzea edo kabalgataren apainketa eta desmuntatze lanetan laguntzea, besteak beste.
Izena emateko, interesdunek mezua bidali behar dute erregekabalgatadeba@gmail.com helbidera, izen-abizenak eta kontaktu zenbakia adieraziz.
Horrez gain, urtarrilaren 2an, 19:30ean, bilera bat egingo da Udaletxeko areto nagusian, parte hartzaile, paje eta laguntzaile guztientzat. Bertan azalduko dira kabalgatari buruzko xehetasun guztiak eta antolaketa beharrak.
Azkenik, aurten ere, apaingarriak egiteko bi tailer antolatuko dira haur eta helduentzat: lehena abenduaren 30ean eta bigarrena urtarrilaren 2an, biak 18:00etatik 20:00etara izango dira, Kultur Elkarteko liburutegian.
Herriko ohiturak bizirik mantentzen jarrai dezagun! Animatu eta parte hartu!