Debako kiroldegiak hainbat konponketa-lan hasi ditu erabiltzaileen erosotasuna bermatzeko
2026ko otsailaren 25aHelburu nagusia da kiroldegia erabiltzaile guztientzat seguru eta eroso izatea, eta hobekuntza-lanak kiroldegiaren kalitatea eta erabilgarritasuna hobetzeko egiten ari direla azpimarratzea. Hobekuntza lanen artean daude galdararen eta muskulazio-gelaren konponketa. Azken honetan material berrien zain daude oraindik.
Debako kiroldegiak jakinarazi du egunotan instalazioetan hainbat hobekuntza egiten ari direla, erabiltzaileei kalitatezko eta haien beharretara egokitutako zerbitzua bermatzeko.
Une honetan, Debako Kiroldegiko galdara matxuratuta dago eta hainbat pieza eskatu dira konponketa burutzeko. Ornitzaileak ez du data zehatzik eman, baina lehenbailehen konpontzea espero da, eta bitartean ur hotza egongo da erabiltzaileentzat.
Horrez gain, muskulazio-gela ere konponketa-lanetan dago eta material berrien zain dago. Kiroldegiko langileek eskerrak eman nahi dizkiete erabiltzaileek erakusten ari duten pazientziagatik.
Hobekuntza-lan hauek kiroldegia guztion beharrak aintzat hartzen dituen eta segurtasuna zein erosotasuna bermatzen dituen espazio bihurtzea dute helburu; azken finean, konpromiso partekatu baten adierazgarri dira.