Debako Mozorro Lehiaketara aurkeztutako mozorro onenek merezitako saria jaso dute

2024ko otsailaren 11aDebako Mozorro Lehiaketara aurkeztutako mozorro onenek merezitako saria jaso dute

Edizio honek bost saritu izan ditu: ‘Eliot eta ET’, ‘Santa Katalina basoko Edurnezuri eta ipotxak’, ‘Robot’, ‘Grease’ eta ‘Tarin Airlines’

Debako Udalak Debako Inauterietako Mozorro Lehiaketan sarituak izan diren pertsona eta taldeen berri eman du. Beste behin, ekimen honi esker agerian geratu da debarrek duten sormena, originaltasuna eta ahalegina.

Lehiaketa bi kategoria nagusitan banatu da, parte-hartzaileen adinaren arabera bereizita, eta guztira bost sari eman dira:

LEHEN KATEGORIA: 16 urtetik beherakoa:

Epaimahaiaren saria | Banakakoa:

ELIOT Y E.T.

Epaimahaiaren saria | Taldekakoa:

SANTA KATALINA BASOKO EDURNEZURI ETA IPOTXAK.

BIGARREN KATEGORIA: 16 urtetik gor:

Epaimahaiaren saria | Banakakoa:

ROBOT

Epaimahaiaren saria | Taldekakoa:

GREASE

Herritarren saria | Taldekakoa:

TARIN AIRLINES

Debako Udalak bere esker ona adierazi die parte hartu duten pertsonei eta taldeei, erakutsitako dedikazio eta gogoagatik. Era berean, irabazleak zoriondu ditu.