Debako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan

2016ko azaroaren 23aDebako nesken V. Pala Txapelketa jada azken txanpan

Azken txanpara iritsi da Debako nesken V. Pala Txapelketa. Atzo, azaroak 24, finalerdiak jokatu ziren eta bihar, berriz, final handia. Txapelketaren hasieran aurkeztu ziren 20 bikoteetatik lau iritsi ziren finalerdietara, denak Debakoak.

Deban bosgarren urtez antolatzen den nesken pala txapelketa azken txanpan sartua da jada. Atzo jokatu ziren finalerdiak (azaroak 24) arratsaldeko 19:15ean hasita eta bihar, berriz (azaroak 26) partida horien emaitzen araberako finala, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Final handian ikusi ahal izango den norgehiagoka:

Irati Ciaran eta Nerea Zubia / Ainitze Agirrezabala eta Amaia Loiola

 

Lehendabizi, finalerdietara iritsi ziren beste bi bikoteen arteko partiduaz gozatu ahal izango dugu, non 3. eta 4. postuengatik borrokatuko duten. Honen atzetik, Debako nesken V. pala txapelketako finala jokatuko da.

Esan bezala, bost urte pasa dira jada (bigarren urtea Maite Etxeberria izenarekin) txapelketa antolatzen hasi zirenetik. Urtez urte hazten ari den ekimena da; bai bikote kopuruari erreparatuz gero, baita bikoteen jatorriari edota haien adinari begiratzen badiegu ere.

20 bikotek hartu dute parte aurtengo ekitaldian. Zarauztik heldu zaigu bikote bat, bi Mutrikutik eta lau Elgoibartik. Gainerakoak herrikoak, Debakoak, izan dira. Urrian abiatu zen txapelketa eta, ordutik, ostegun eta igandetan aritu dira neskak jo eta ke frontoian. Igarri da, igarri denez, bost urtetik hona izan duten garapena.

Eskertu beharra dute, bestalde, Debako Udalak emandako laguntza; berdin Caixak edo BBVAk emandakoa ere, haiei esker finantzatu baitituzte txapelketak eragindako hainbat gastu.