ARGAZKI RALLY-LEHIAKETA PADURETAN

2015ko otsailaren 3aARGAZKI RALLY-LEHIAKETA PADURETAN

Debako Udalak argazki rallya antolatu du paduretan ostailaren 8an. Lanak agirre jauregian erakutsiko dituzte otsailaren 15etik 22ra eta herritarren bozka bidez aukeratuko da argazki irabazlea. Sarituak Debalai elkarteko edozein establezimendutan gastatzeko 100€ko bonoa jasoko du sari moduan.

OINARRIAK:

  • PARTAIDEAK: Lanbidez argazkilariak ez diren zaletu guztiak.
  • ARLOA: Digitalean.
  • IZEN-EMATEA: Lehiaketaren egun berean egingo da, ibilaldi gidatuaren irteeran, goizeko 11etan Debako portuan. Izenematea doan da.
  • GAIA: Izena ematean jakinaraziko da.
  • IBILBIDEA: nahi duenak, Debanaturak eskaintzen duen bisita gidatua egin dezake.
  • TXARTEL DIGITALEN KOPIAKETA: lehiaketaren egun berean egingo da, proba amaitu ondoren, 14:00ak inguru. Ibilaldi gidatuan zehaztuko da non entregatu beharko diren txartelak.
  • Rallyaren antolatzaileak txartelen kopiatzeaz arduratuko dira. Gehienez 36 argazki aurkeztu daitezke, argazki kontrola barne.
  • ARGAZKIEN HAUTAKETA: partaide bakoitzak, lehiaketan parte hartuko duten lau argazki aukeratu, izenburua jarri eta hondartza@deba.eus helbidera bidali beharko ditu otsailaren 10a baino lehen (hori barne)
  •  ERAKUSKETA: lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa bat egingo da Agirre jauregiko erakusketa gelan otsailaren 15etik 22ra.

Ordutegia:      Asteburuan     12:00-14:00   eta       18:00-20:00 

Astean zehar                                      18:00-20-00

  •  EPAIMAHAIA: Epaile lanak Debako biztanleriak egingo ditu. Erakusketan bere botoa emateko aukera izango du.
  •  SARIA: Argazki bakarra sarituko da. Debako Debalai elkarteko edozein establezimendutan gastatzeko 100 €ko bonoa

 OHARRAK:

  • Saritu eta/edo hautatutako argazkiak antolatzaileen esku geratuko dira, eta haiek argitaratzeko eskubide osoa izango dute, beti ere irabazi asmorik gabe erabiliz eta egilearen izena adieraziz.
    • Lehiaketa honetan parte hartzeak, oinarri hauek ezagutzea eta onartzea adierazten du.
    • Udalak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta haren erabakiaren aurka jotzerik ez da egongo.

 Informazio gehiago: 943.192840 telefono zebakian edota hondartza@deba.eus (Idoia)

 2015eko otsaila