Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

2017ko martxoaren 22aDebako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak  lehiaketako hautagaien artean

El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.