Debako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak lehiaketako hautagaien artean

2017ko martxoaren 23aDebako Santa Maria Eliza, Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak  lehiaketako hautagaien artean

El Diario Vascok abian jarri duen ekimen honen helburua aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea izango da. Hautagaien artean Debako Santa Maria Eliza dago. Botoa emateko epea martxoaren 3tik apirilaren 6ra egongo da zabalik eta erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu gogokoen duen eraikuntzaren alde bozkatzeko.

Gipuzkoako Lurralde Historikoak duen arkitektura ondare aberatsa indarrean jartzeko, El Diario Vascok Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak izeneko lehiaketa jarri du abian. Ekimen honek lurraldeko 10 eraikuntza paregabeenak aukeratzea du helburu. Horretarako, erabiltzaileek aurrez hautaturiko 40 proposamenen artean bozkatu beharko dute.

Botoa eman ahal izateko, beharrezkoa da El Diario Vascon saioa hasita edukitzea. Hori dela eta, bertako erabiltzaile gisa erregistratzea nahitaezkoa izango da. Pausu honek pare bat minutu besterik ez dizkizu kenduko. Behin saioa hasita, erabiltzaile bakoitzak 40 puntu izango ditu poltsikoan eta hauek nahi dituen moduan banatu ahal izango ditu.

Esan bezala, lehiaketa honen bitartez, Gipuzkoako eraikuntza modernoak, baserri eta baseliza tradizionalak indarrean jarri nahi dira eta ekimenaren helburu nagusia erabiltzaileen botoei esker lurraldeko 10 eraikin paregabeenak aukeratzea izango da. Bozkatzeko epea gaur eguerdian hasi da eta apirilaren 6ra arte egongo da zabalik. Hau amaitutakoan, parte hartu duten guztien artean gau bateko hiru egonaldi zozketatuko dira Fiteroko Balnearioan, bat Hotel Aire de Bardenasen eta beste egonaldi bat Hostal Rural Villa Vieja de Oliten.

Boto gehien jaso duten 10 eraikuntzak eta zozketan irabazle suertatu diren 5 partaideen izenak apirilaren 7an publikatuko dira.

Eman botoa eta lagundu iezaguzu Gipuzkoako Eraikuntza Paregabeak aukeratzen!!