Debako Santiago eta Lapari hondartzetan bainua debekatuta dago, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik

2020ko abuztuaren 19aDebako Santiago eta Lapari hondartzetan bainua debekatuta dago, araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak puntualki ez betetzeagatik

Osasun Sailak atzo (abuztuak 18) egindako ur-analisiaren emaitzen arabera, Santiago eta Lapariko hondartzetako uretan enterococcus bakteriaren muga-kopurua gainditu egin da. Beraz, Osasun Sailak emandako jarraibideen arabera, bainua zein beste edonolako uretako kirol debekatuta egongo dira uraren kalitatea hobetzen den bitartean, bai hondartzetan eta baita itsasadarrean ere. Bihar beste lagin bat aztertuko du Osasun Sailak, eta emaitzen zain egon beharko da uraren kalitatea bainatzeko modukoa den ala ez jakin bitartean. Bitarte honetan kutsadura horren jatorria ere aztertzen ari da Osasun Saila