Debako talde batek gutxienez jokatuko du Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala

2019ko azaroaren 30aDebako talde batek gutxienez jokatuko du Debabarreneko Euskararen Ginkanaren finala

21 talde izan dira guztira, eta horietako lauren artean jokatuko dute finala: Debako Martintxo Arrantzale, Eibarko Ginkanklinak eta Soraluzeko Soragarriak zuzenean sailkatu dira finalera. Laugarren taldea finalean bertan erabakiko da, Debako Sonakai eta Eibarko CD Urki taldeak berdinduta geratu baitira lehen fasean.