Debako Udal Musika eta Dantza Eskolako izen-ematea zabalik dago

2022ko maiatzaren 20aDebako Udal Musika eta Dantza Eskolako izen-ematea zabalik dago

Ekainaren 17ra arte eman daiteke izena Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan 2022-2023 ikasturterako. Bulegoko ordutegia astelehenetik ostegunera 14:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 15:00etara.

Aukera zabala eskaintzen du Debako Musika eta Dantza Eskolak. Musika eta Mugimendua; haur, nerabe eta helduei egokitutako Musika Hizkuntza; Euskal Dantza; instrumentuei dagokienez, haize-metalezkoak (tuba, bonbardinoa, tronboia, tronpeta, tronpa), haize-zurezkoak (saxofoia, klarinetea, flauta, oboea), perkusioa, harizkoak (bibolina, gitarra, baxu elektrikoa), polifonikoak (pianoa eta eskusoinua), folklorea (gaita, gaita-danborra, trikitixa, panderoa eta txistua). Kantua eta euskal dantza ere erakusketan da.

Eskaintza osoa, tarifak eta izen-ematerako informazioa esku-orri honetan

Edozein zalantza argitu edota informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 192 016 telefonora edota idatzi musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora.