Debako udal musika eta dantza eskolako matrikulazio epeak zabalik jarraitzen du

2019/09/07
Plazak bete arte mantenduko dute zabalik Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa. Interesatuek matrikula inprimakia bete eta musika eskolako idazkaritzan entregatu beharko dute, edota musikaeskola@deba.eus helbidera bidali.

Debako udal Musika eta Dantza eskolako matrikulazioa zabalik mantenduko dute plazak bete arte. 

Leku libreak daude oraindik ondorengo irakasgaietan: Musika eta Mugimendua (4 urteko haurrentzat), bonbardinoa, danborra, flauta, eskusoinua, gaita, kantoa, korala, tronboia, tuba eta txistua. 

Matrikula egin ahal izateko, inprimakia bete eta Deba Musikaleko idazkaritzan entregatu behar da, edota musikaeskola@deba.eus helbidera bidali.

Animatu musika ikastera!