Debako Udalak 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiarekin bat egingo du

2023ko abenduaren 27aDebako Udalak 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiarekin bat egingo du

  • Antolatzaileek hizkuntza ohituretan eragiten jarraitu nahi dute, edizioz edizio, ikusi delako ariketa eraginkorra dela eta aldaketak ekartzen dituela

Abian da Euskaraldia egitasmoaren laugarren edizioa: 2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da. Debako Udalak ere bat egingo du ekimenarekin. Euskaraldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, ediziotik ediziora ariketaren alde teknikoak aztertu, moldatu eta egokitu izan dituzte, urtetik urtera hizkuntza ohituretan eragiten jarraitzeko. Hain zuen ere, hausnarketa horietatik etorri da, oraingoan, Euskaraldia egiteko garai aldaketa.

Eraginkortasunean sakontzeko aldatu dute ariketa udaberrira, izan ere, urte sasoi horretan kaleetan jende gehiago ibili ohi da. Era berean, eguraldi onak lagunduta, txaparen erabilera eta ikusgarritasuna areagotzea ere dute helburu.  Gainera, 2025ean eginda, Korrikarekin urtez urte txandakatzen joango da ariketa. 

Laugarren edizioa, maiatzaren 15etik 25era izango da, 11 egunetan burutuko da. Hala, bi asteburu hartuko ditu, eta horrek herrietan mugimendua sortzeko aukera eskainiko du.

Deba ere euskararekin bat
Aurreko edizioetan egin bezala, 2025eko udaberrian ere Euskaraldiarekin bat egingo dute Debako Udalak, eta baita herriko hainbat elkartek eta herritarrek. Bide horretan, Debako Udalak eskerrak eman nahi dizkie elkarte eta norbanako horiei, asko baitira adimen artifizialak euskaraz egin dezan GAITU proiektuan parte hartzen ari direnak. Abenduaren 3an egindako elkarretaratzean elkartutako ordezkariek eta herritarrek erakutsitako konpromisoa ere eskertu du Udalak.