Debako Udalak 2026ko San Roke jaietako egitarau ofiziala aurkeztu du
2026ko uztailaren 24aAbuztuaren 14tik 18ra ospatuko dira jaiak. Aurten Juan Carlos Sillerok botako du txapligua, Amaikak Bat kirol elkartean egindako lanagatik Programa osoa Debako Turismo Bulegoan dago eskuragarri
Debako Udalak gaur aurkeztu du jendaurrean 2026ko San Roke jaietako egitarau ofiziala. Urtero bezala, abuztuaren 14tik 18ra bitartean Debako kaleak kolorez, musikaz, tradizioaz eta alaitasunez beteko dira. Udalak, herriko hainbat elkarte eta eragilerekin elkarlanean, adin guztietako herritarrei eta bisitariei zuzendutako egitarau aberats eta anitza prestatu du.
Jaien Hasiera
Jaien preludio gisa, abuztuaren 13an desenkajonamendua ospatuko da, 18:00etan.
Jaien hasiera ofiziala abuztuaren 14an izango da, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko balkoitik botako den ohiko txapliguarekin. Aurten, Juan Carlos Sillero izendatu dute txupinazogile, Amaikak Bat kirol taldean urte luzez egindako lan nekaezinagatik eta Debarekin erakutsitako konrpomisoagatik. Aitorpen honekin, Udalak herriaren alde isilpean eta eskuzabaltasunez lan egiten duten pertsonen ekarpena nabarmendu nahi du.
Urteurren berezia eta haurren tradizioen berpiztea
Aurtengo San Rokeek bi mugarri nagusi izango dituzte:
Debako Martxaren 70. urteurrena: Pablo Sorozabal konpositoreak Debako herriari oparitutako doinuak zazpi hamarkada betetzen ditu gure artean. Herriko soinu-banda bihurtu den martxa honek belaunaldi desberdinak elkartzen jarraitzen du.
Umeen Eguneko entzierroaren berreskurapena: Abuztuaren 15ean (Umeen Eguna), 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako zezen txikien entzierroa eta enbolatuak berreskuratuko dira berriro ere, segurtasuna, poza eta tradizioa uztartuz.
Eguneroko Ekintza Nagusiak Begirada Batean:
Abuztuak 13 (Osteguna - Preludioa)
Abuztuak 14 (Ostirala - Jaien Hasiera):
Kanpai errepika eta txupinazoa (18:00)
Kalejira
Ezpata-dantza eta Salbea
Ozio-Bide elkartearen Danborrada
Olgetan taldearen erromeria Zumardiko karpan.
Abuztuak 15 (Larunbata - Umeen Eguna):
Umeen entzierro berreskuratua (10:00)
Puzgarriak
"Mikra" zirku ikuskizuna
Alazne Txurruka alkatearen eskutik jaioberriei (2025eko abuztuaren 1etik 2026ko uztailaren 31ra jaiotakoei) zapi gorria jartzea
Katering-dun haur-bazkaria
Gauean Silitia zein Neomak taldeen kontzertuak Zumardin.
Abuztuak 16 (Igandea - San Roke Eguna):
Diana
Ohiko entzierroa (08:00)
Prozesioa San Roke ermitara
Meza nagusia
Zezenketa (Puerto de San Lorenzo ganadutegia)
Bertso saioa,
Bide Batez erromeria
Su festak (Pirotecnia Zaragozana)
Mariachi Imperial de Guanajuato.
Abuztuak 17 (Astelehena - Mariñel Eguna):
Kardantxuloak
Herri bazkaria
Gazte kuadrilen jokoak zezen-plazan (Ez da sarrerarik beharko, baina edukiera mugatua denez, ateak sarrera bete arte egongo dira zabalik. Mesedez, errespetatu atezainen eta langileen jarraibideak.)
Hamarru elektrotxaranga
Su festak (Pirotecnia Vulcano)
Larrain dantza
Skaregekasko zein Malakias taldeen kontzertuak.
Abuztuak 18 (Asteartea - Jaien Amaiera):
Entzierroa (08:00)
Maila goreneko herri kirolak (Iker Vicente, Eneko Saralegi, Ugaitz Mugerza, Izeta, Goenatxo III, Lierni Osa eta Maddi Gesalaga)
Zezenketa (La Ventana del Puerto)
Erraldoien agurra
Danborrada
San Rokeri zapi gorria eranztea.
Berdintasunean eta Errespetuan Oinarritutako Jaiak
Debako Udalak berriro azpimarratu du indarkeria matxistarik, sexistarik, LGTBIfobikorik nahiz arrazistarik gabeko festak nahi dituela. Horretarako, abuztuaren 15ean "Sexu-Bizi babesgunea" / Puntu Morea jarriko da Zumardi parean (Lersundi kalean), 23:00etatik 02:00etara. Prebentzio eta laguntza zerbitzuak eskuragarri egongo dira eta 112 SOS Deiak nahiz Udaltzaingoaren (689 125 889) bideak zabalik egongo dira uneoro.
SOILIK BAI DA BAI!
Programak, Sarrerak eta Gaueko Autobus Zerbitzua
Jaiez era seguruan gozatzeko eta ibilgailu pribatua saihesteko, Deba, Itziar eta Zumaia arteko gaueko autobus-zerbitzua eskainiko da berriro ere jai egun nagusietan. Jaietako programa osoa Debako Turismo Bulegoan dago eskuragarri (1 €-ren truke, esku-programa doan opari delarik).
Horrez gain, desenkajonamendurako eta zezenketetarako sarreren aurre-salmenta Turismo Bulegoan egingo da abuztuaren 12ra arte, eta ondoren Udaletxe azpian abuztuaren 16an eta 18an. Umeen bazkarirako tiketak ere Turismo Bulegoan daude salgai.
GORA SAN ROKEAK! GORA DEBA!