Debako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura

2016ko ekainaren 2aDebako Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak jarriko ditu animalien jabeen eskura

Debako herrigunean bizi diren animalien jabeen artean 250 poltsa biodegradagarriko paketeak banatuko ditu Udalak. Ekimen honen helburu nagusia herriko berdegune eta bide publikoak garbi eta txukun mantentzea da. Bide batez, animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantzaren edukiak zein diren gogorarazi nahi da.

Udalak 250 poltsa biodegradagarriko paketeak banatuko ditu animalien jabeen artean. Poltsa hauek Udaletxeko harrera bulegoan eskuratu ahal izango dira 3 €-ren truke. Bulego honen ordutegitik kanpo, poltsak Udaltzaingoan eskuratzeko aukera ere egongo da.

Ekimen honen bitartez, herriko berdegune eta bide publikoak garbi eta txukun mantendu nahi dira. Bide batez, animalien jabeei animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantza bidali zaie gutun baten bitartez, beraren edukiak zein diren gogorarazi asmoz.

Ordenantza honek honakoak jasotzen ditu, besteren artean:

  • Animalia txip baten bitartez identifikatu eta erregistratu beharra

  • Jabearen erantzukizunak: animalia higiene-, osasun- eta elikadura-baldintza onetan mantentzea, bide eta toki publikoetan gorotzak jasotzea …

  • Debekuak: debekatuta dago animaliak gaizki tratatzea, abandonatzea, borrokarako erabiltzea, elikagaiak eskaintzen diren lokaletan sartzea, ikuskizun publikoak egiten diren tokietan sartzea, komunitate-leku pribatuetan sartzea, maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean hondartzara sartzea, espazio publikoetan solte uztea …

  • Zehapenak: azkenik, ordenantzak erregimen zigortzailea jasotzen du egindako arau-hausteen eta beraien graduazioaren arabera. Udal agintariak izango dira ordenantza betetzearen erantzule eskudunak.

Ordenantza honetaz gain, aplika daitezkeen beste lege batzuk ere badaude, hala nola, Animalia arriskutsuak edukitzearen erregimen juridikoari buruzko 50/1999 Legea.

Udalak kaleak garbi mantentzeko helburua lortu nahi du jarduera honekin; bai eta, herritarron elkarbizitza eta errespetua bermatzea ere. Animaliak edukitzearen inguruko udal ordenantza indarrean dago eta hau aplikatzen hasteko ordua iritsi da. Beraz, hemendik aurrera, neurriak hartuko dira.