Debako Udal Batzarrak behin behineko onespena eman dio 2016ko aurrekontu orokorrari
2016ko martxoaren 3aDebako Udalbatzak atzo behin behinekoz onartu zuen 2016rako aurrekontua, guztira 7.428.780 euro, 2015ean baino % 5,14 gehiago. Aurrekontu espedientea herritarrentzat aztergai dago udaletxeko idazkaritzan, Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta 15 lanegunetako epean inolako erreklamaziorik ez bada aurrekontua behin betiko onartutzat joko da, beste erabakirik hartu beharrik gabe.