Debako Udalak argiteria eta zenbait zerbitzuetarako langilea kontratatzeko deialdia zabaldu du

2026ko maiatzaren 13aDebako Udalak argiteria eta zenbait zerbitzuetarako langilea kontratatzeko deialdia zabaldu du

Izen ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez egin behar da.


Debako Udalak pertsona bat kontratatzeko deialdia zabaldu du, argiteria eta zenbait zerbitzutako lanak egiteko. Langileak, besteak beste, argiteriaren mantenu eta konponketak, egitura prefabrikatuen muntaketa eta mantenu lanak, eta margoketa lanak egingo ditu. 

Izena emateko baldintzen artean, elektrizista lanbide gaitasuna izatea, elektrizista lanetan gutxienez 6 hilabeteko esperientzia edukitzea, gidabaimena izatea, euskarako 1. hizkuntza eskakizuna eta behe-tentsioko instalatzaile txartela izatea eskatzen da. Kontratu mota bitarteko funtzionarioa izango da, eta lan ordutegia astelehenetik ostiralera, 7:30etik 14:30era izango da. Lanpostuaren hasiera aurreikusitako data 2026ko ekainaren 1a da.

Halaber, herriaren ezagutza edo bertakoa izatea, antzeko lanetan esperientzia izatea, administrazio publikoan antzeko lanetan jardun izana eta euskarako 2. hizkuntza eskakizuna izatea baloratuko dira.

Interesa dutenek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunearen bitartez eman beharko dute izena, eta horretarako epea maiatzaren 18an amaituko da.

Debako Udalak herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko duen konpromisoa berretsi nahi du, eta kontratazio berri honen bidez udaleko mantenu eta zerbitzu publikoen funtzionamendu egokia indartu nahi dela azpimarratu du.