Debako Udalak bat egin du Bilbon gertatutako neskatoaren erailketa gaitzesteko EUDELen adierazpenarekin
2025ko maiatzaren 31aDebako Udalak bat egiten du EUDELek Bilbon gertatu den neskatoaren erailketa salatzeko adierazpenarekin eta gaitzespenik irmoena azaldu eta elkartasuna adierazten die neskatoaren amari, baita ere, biktimaren senideei eta hurbilekoei.
Debako Udalak, EUDELek egindako adierazpenarekin bat eginez, irmoki gaitzesten du neskato baten hilketa, atzo goizaldean Bilbon bere aitak eraildua, agertutako zantzuen arabera indarkeria bikarioaren biktima izan daiteke. Amorebieta-Etxanoko Udalak babesa adierazi dio amari, biktima ere baita, eta elkartasuna helarazten die familiari eta haien gertuko pertsonei.
EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.
Emakumeenganako indarkeria (psikologi-koa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.