Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboak datozen egunetan kobratuko ditu Udalak

2024ko otsailaren 14aTrakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboak datozen egunetan kobratuko ditu Udalak

2024ko otsailaren 15etik martxoaren 20ra arteko epealdian, biak barne, Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo urtarrilaren 30a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2024ko martxoaren 01ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira otsailean zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Martxoaren 8a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.  

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituiko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.

Deba, 2024ko otsailaren 6a.- Alazne Txurruka Allika, alkatea