Debako Udalak dirulaguntzak emango dizkie udalerriko hainbat kultur elkarteei
2026ko ekainaren 4aUdalak, guztira 25.000 eurorekin, hainbat kultur elkarte lagunduko ditu. Helburua da Deban kultur jarduerak sustatzeko egiten duten lana aitortzea eta babestea, eta aldi berean udalerriko kultur eskaintza indartzea.
Debako Udalak 25.000 euroko dirulaguntza onartu du udalerriko kultur elkarteak laguntzeko. Helburua da Deban kultur jarduerak sustatzeko egiten duten lana aitortzea eta babestea, eta aldi berean udalerriko kultur eskaintza indartzea.
Laguntza hauek kulturaren hainbat arlotako proiektuak bultzatuko dituzte, hala nola arte eszenikoak, musika eta bestelako kultur ekintzak. Lehentasuna izango dute euskararen erabilera bermatzen duten ekimenek, genero berdintasuna sustatzen dutenek eta inklusioan eta herritarren parte-hartzean oinarritzen direnek.
Honakoak dira elkarte bakoitzari emango zaizkion dirulaguntzak:
Kalean kantuz: 1264, 05 euro
Kulunka Dantza taldea: 2550, 38 euro
Aitzuri Abesbatza: 1886,06 euro
Arimen Gaua: 4401, 18 euro
Debako Musika Banda: 6698, 62 euro
Senzala Euskadi: 3405, 44 euro
Marea Gora: 1039, 51 euro
Kultur Elkartea: 3405, 44 euro
Batukada: 349, 28 euro