Debako Udalak elkar zaintzarako dei egin die herritarrei eremu gorrian sartu ondoren
Osasun agintariek COVID-19aren hedapena murrizteko ematen dituzten jarraibideak aintzat hartzeko eskatu nahi die herritarrei Debako Udalak. Elkar zaintzeko garaia da, bereziki egoera zaurgarrian dauden ingurukoak babestu behar ditugu.
Udalaz gorako administrazioek ezarritako irizpideen arabera, hauek dira eremu gorrian sartuta dauden udalerrietan aplikatzen ziren neurriak:
Pertsonen mugikortasuna:
Ezin da udalerritik irten, arrazoi justifikaturik izan ezean. Ondoko herrira ere ezin da joan, mugatuta baitago pertsonen sarrera eta irteera udalerriaren mugetatik.
Ostalaritza:
Taberna eta jatetxeak itxita egongo dira. Etxera eramateko eskaerak 21:00ak arte egin daitezke eta, beranduenez, 22:00etan jaso. Ezin da joan beste herriko taberna batera.
Erosketak:
Debekatuta dago erosketak egiteko udalerritik ateratzea salbu eta funtsezko erosketa eta zerbitzuetarako; baldin eta herrian horiek ez badaude.
Kirola:
Maila profesional edo erdi-profesionaletako taldeen entrenamenduak eta lehiaketak mantendu daitezke eta, horiez gain, edonork egin dezake kirola. Betiere aire zabalean, gehienez 6 pertsonako taldeetan eta udalerriko mugen barruan.
Neurrien indarraldia:
Intzidentzia tasa 500etik jaisten ez den bitartean. Eusko Jaurlaritzak astelehen eta ostegunetan argitaratzen du eremu gorrian sartuta dauden udalerrien zerrenda.
Herrien zerrenda jasotzen duen 2021eko urtarrilaren 18ko Ebazpena
Lehendakariaren 1/2021 Dekretua