Debako Udalak Errotazar futbol zelaiko babes-sarea ordezkatzeko lanak hasi ditu

2026ko ekainaren 1aDebako Udalak Errotazar futbol zelaiko babes-sarea ordezkatzeko lanak hasi ditu

Esku-hartze honen helburua da Errotazar futbol zelaiaren segurtasuna eta erabilera baldintzak hobetzea, instalazioaren funtzionaltasuna indartuz eta eguneroko erabilerarako baldintza egokiagoak bermatuz.

Gaur, ekainak 1, Debako Udalak Errotazar futbol zelaiko babes-sarea berritzeko lanak hasi ditu, gaur egun dagoen sarearen narriadura egoerari irtenbidea emateko. Jarduketa hau  kirol instalazioen mantentze eta hobekuntza lanen barruan kokatzen da, eta helburu nagusia da erabiltzaileen eta herritarren segurtasuna eta erabilera egokia bermatzea.

Gaur egun instalatuta dagoen sarea aspaldikoa da eta urteetako erabileraren zein eguraldiaren eraginaren ondorioz nabarmen hondatu da. Sareak hainbat haustura eta urradura ditu, materialak elastikotasuna eta erresistentzia galdu ditu eta, ondorioz, baloiak sarritan zelaitik kanpora irteten dira.

Ondorioz, segurtasun-arriskuak areagotzen dira baloiak errekara erortzen direlako, horrek dakarren galera ekonomikoarekin. Bestetik, entrenamendu eta partidak eten behar izaten dira maiz, jardueraren normaltasuna oztopatuz. 

Horregatik, Debako Udalak beharrezkotzat jo du sare zaharra ordezkatzea erresistentzia handiagoko materialez egindako sare berri batekin. Sare berriak eguraldi-baldintzekiko iraunkortasun handiagoa izango du, segurtasun-arauak beteko ditu eta mantentze errazagoa eta bizi-iraupen luzeagoa eskainiko du. Horrez gain, segurtasun eta funtzionaltasun hobeak emango ditu, baloiek zelaitik kanpora irteteko arriskua murriztuz eta kirol jardueraren garapen egokia bermatuz.

Jarduketa honekin, Debako Udalak  kirol instalazioen kalitatea eta erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko duen konpromisoa berresten du. Sare berriak futbol zelaiaren erabilera egokiagoa ahalbidetuko du, arriskuak murriztuz eta erabiltzaileen zein herritarren gogobetetasuna handituz.