Debako Udalak eskaintzen ditun kultur dirulaguntzak eskatzeko azken egunak
2025ko ekainaren 2aLaguntzak Deban kokatutako irabazi asmorik gabeko elkarteei eta pertsona fisikoei zuzenduta daude, udalerrian eragina duten kultura jarduerak edo programak garatzeko. Eskabideak Debako Udaleko erregistroan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo Udalaren webgunean erregistro telematikoaren bidez aurkeztu daitezke, ekainaren 12a bitarte.
Debako udalerrian kultur jarduerak egiten dituzten kultura elkarteek eta irabazi asmorik gabeko pertsona fisikoek ekainaren 12ra arte izango dute 2025eko laguntza-deialdirako eskaerak aurkezteko aukera, Itziar deialditik kanpo geratuz.
Laguntzek 25.000 euroko aurrekontua dute guztira, iaz baina 5.000 euro gehiago, eta euskararen erabilera, genero berdintasuna eta herritarren inklusioa eta parte-hartzea bermatzen duten proiektu kulturalak laguntzea dute helburu.
Eskaerak presentzialki, Udaletxean astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, edo modu telematikoan, udal webgunean eskuragarri dagoen erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu daitezke.
Eskakizun eta dokumentazioari buruzko informazio guztia webgunean dago eskuragarri.