Debako Udalak gaitzezpenik irmoena adierazi nahi du Bilbon izan den erailketa matxistaren aurrean

2024ko irailaren 12aDebako Udalak gaitzezpenik irmoena adierazi nahi du Bilbon izan den erailketa matxistaren aurrean

Debako Udalak gaitzezpenik irmoena adierazi nahi du Bilbon izan den erailketa matxistaren aurrean, eta elkartasuna adierazi nahi die biktimaren senide eta hurbilekoei.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala, bikarioa…) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larri da, ondorioz giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek burura dakarkigu gogora euskal jendarte osoak zein erakundeek daukagun erantzunkizuna gure herrian Berdintasuna eraginkor egiteko eta egiturazko arazo honi erantzuna emateko. Hau honela, Debako Udalak norabide horretan lan egiten jarraituko du jendarte berdinzale eta justuago bat lortzeko.

.