Debako Udalak Gurutze kalearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu ditu baranda berriaren instalazioarekin

2023ko urriaren 23aDebako Udalak Gurutze kalearen irisgarritasuna eta segurtasuna hobetu ditu baranda berriaren instalazioarekin

• Baranda berriak bidea errazten die frontoitik eta goiko aldean dauden etxebizitzetatik Plazarako joan-etorria egin behar duten debarrei.

Debako Udalak udalerriko irisgarritasuna eta segurtasuna nabarmen hobetu ditu, Gurutze kaleko baranda berriarekin. Baranda berri horrek eragin nabarmena du eremu horretatik igarotzen diren pertsonentzat; izan ere, Gurutze kaleak malda handia du, eta zenbait debarrentzat zaila izaten da pilotalekutik eta goiko aldean dauden etxebizitzetatik Plazarako joan-etorria egitea. Baranda hori jartzeak oinezkoen segurtasuna hobetu du, bide horretatik ibiltzean euskarri gehigarria eskaintzen baitie, eta bide batez, segurtasun handiagoa. 

Hala, Udalak segurtasunarekin eta irisgarritasunarekin duen konpromisoa berretsi du, eta norabide horretan urratsak ematen jarraituko duela jakinarazi du: "funtsezkoa da Debako biztanle guztien inklusioa eta ongizatea sustatuko duen ingurune bat sortzea; erakunde gisa gure betebeharra da udalerri irisgarriago eta seguruago baterantz urratsak ematen jarraitzea".