Debako Udalak hitzarmen berria sinatu du Zita Alzheimerrekin

2024ko apirilaren 18aDebako Udalak hitzarmen berria sinatu du Zita Alzheimerrekin

Hitzarmenak Deban osasun kognitiboa sustatzea du helburu, ExerCita programaren bitartez. Programa hori estimulazio kognitiboan oinarritzen da, 60 urtetik gorako adinekoen eguneroko bizitzako funtsezko funtzio kognitiboak landu, indartu eta zaintzeko.

Osasun kognitiboa sustatzeko bidean, Debako Udalak Zita Alzheimer Fundazioarekin duen konpromisoa berritu du, eta akordio berri bat sinatu du "ExerCita Programa" berritzailea Deban martxan jartzeko. Programa hau herriko 60 urtetik gorako pertsonen osasun kognitiboa zaintzeko diseinatuta dago, kognitiboki osasuntsuak direnei memoria-arazo arinak dituztenei zuzenduta.

ExerCita: osasun kognitiboaren aldeko etengabeko konpromisoa, 60 urtetik gorakoentzat

"ExerCita” programak bere laugarren edizioa beteko du orain. Sei hilabeteko iraupena duen programa da eta estimulazio kognitiboan oinarritzen da, 60 urtetik gorako adinekoen eguneroko bizitzako funtsezko funtzio kognitiboak landu, indartu eta zaintzeko. Ekimenak, halaber, funtzio kognitiboak zer diren eta horietako bakoitzak eguneroko bizitzan duten garrantzia ulertzearen garrantzia ere azpimarratzen du.

Hitzarmenaren xehetasunak

Deba aitzindaria da Zita Alzheimer programan, ekimenak udalerrian baitu abiapuntua. Hala, hitzarmen honen bidez, Debako Udalak jarraipena eman dio Zita Alzheimerrekin duela urtetatik duen lankidetzari, debarren osasun kognitiboa elkarlanean zaintzen eta bermatzen jarraitzeko.

Hitzarmenaren helburu nagusia da Debako 60 urtetik gorako pertsonen funtzio kognitiboak landu eta hobetzea, memoria-arazo arinak dituztenentzat euskarri integrala eskainiz.

Programa 60 urtetik gorako pertsona guztiei zuzenduta dago eta interesdunek esteka honetan eman dezakete izena parte-hartzeko.

Informazio-bilera, apirilaren 22an

Programaren inguruko xehetasun gehiago emateko, hitzaldi informatibo bat eskainiko da astelehenean, apirilaren 22an, 11:00etan, Kultur Elkartean. Saio hau interesa duten guztientzat irekia izango da, eta aukera bikaina eskainiko du programaren eta honen onuren inguruan informatzeko.