Debako Udalak Ifar kaleko argiztapena hobetu du 38 argi berri jarriz
2024ko maiatzaren 31aBerrikuntzaren helburua da jasangarritasuna, efizientzia eta aurrezki energetikoa sustatzea herrian.
Debako Udalak Ifar kaleko argiteria hobetu du, eta guztira 38 argi berri jarri ditu. Esku-hartze hau udalerrian jasangarritasuna sustatzera eta energia-eraginkortasuna hobetzera bideratutako ekimena da.
Kontsumo txikiko teknologiaz diseinatutako argi berriek, egoiliarrentzat eta oinezkoentzat argiztapen egokia eta segurua bermatzeaz gain, nabarmen laguntzen dute energia-kontsumoa zein karbono-aztarna murrizten. Esku-hartze hori, halaber, bat dator Debako Udalaren ingurumen-helburuekin, hiri-garapen jasangarriagoa eta ingurunearekiko begirunetsuagoa sustatzera bideratuta.
Hala, Ifar kaleko argiteria modernizatzea eta hobetzea Deba jasangarriago eta eraginkorrago bat eraikitzeko bidean emandako urrats bat gehiago da, energia aurrezteko eta debarren bizi-kalitatea hobetzeko helburuekin bat etorriz.
Berrikuntza horrek Ifar kaleko ikuspena eta segurtasuna hobetzeaz gain, epe luzerako aurrezpen ekonomikoa ere ekarriko du, argi berrien iraunkortasunari eta kontsumo txikiagoari esker.